Azken egun hauetan, gelan daukagun igel eme bat oso oso potoloa zegoen eta arra gainean zegoen tripa barruan zeuzkan arrautzak ernaltzen. Gaur goizean, igel emeak arrautzak atera ditu eta, arrautza bakoitzean puntu beltz bat ikusten da. Puntu beltz horiek pixkana-pixkana handitzen eta luzatzen joango dira eta zapaburuak jaioko dira. Hilabete hauetan prozesu hau ikusteko aukera izango dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina