2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

TXALAPARTARIEN HASTAPENAK

Begira zergatik bururatu zitzaigun jolastokian txalaparta bat jartzea! Artista batzuk dira! Ttakun, ttakun...

Aquí tenéis la razón por la cual se nos ocurrió poner una txalaparta en el patio. ¡¡Son unas artistas!!


HONDARTZARA JOAN GARA!

Eguraldi ona aprobetxatuz, beste txango bat egin dugu. Miramar Jauregitik bueltatxo bat egin ondoren, hondartzara jeitsi eta han ibili gara jolasten. Primeran ibili gara!

Aprovechando el buen tiempo, ayer hicimos otra salida, ésta vez a la playa. Primero anduvimos por el palacio de Miramar y luego bajamos a Ondarreta. ¡Nos lo pasamos fenomenal!


2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

TXALAPARTARIAK

Haurrek, jolastokiko egurrekin erritmo ezberdinak egiten zituztela ikusita, txalaparta txiki bat ekarri genuen eta jolastokiko musika txokoan jarri genuen. A zer nolako festa!

Viendo que l@s niñ@s seguían ritmos diferentes con las maderas, les trajimos una pequeña txalaparta y la pusimos en el txoko de música del patio. ¡Menuda fiesta!


JOLASTOKIKO TXOKO BATZUETAN ALDAKETAK

Udaberrian sartuta, tenperaturak ere gorantz doaz eta dagoeneko uraren txokoa martxan jarri dugu jolastokian. Buztina ere atera dugu eta, orain arte aparte genuen sukaldea, hondargunean kokatu dugu haurrek "saltsa" gehiago egin dezaten.
Udaberriak aldaketa berriak ekarri dizkigu! Iupi!

Estamos en primavera y como las temperaturas van para arriba, hemos puesto en marcha el txoko del agua. También hemos sacado el barro y la cocina que antes estaba aparte, la hemos puesto en la zona de la arena para poder hacer más "salsas".



2019(e)ko maiatzaren 9(a), osteguna

ZORIONAK ITXASO!

Atzo ospatu genuen Itxasoren urtebetetzea. Oso garbi zeukan hiru urte betetzen zituela eta etxetik ekarritako bizkotxoarekin ospatu genuen. Zorionak Itxaso!

Ayer celebramos el cumpleaños de Itxaso. Tenía muy claro que cumplía tres años y lo celebramos por todo lo alto con el bizcocho que trajo de casa. Zorionak Itxaso!


TXANGOA AIETEKO PARKERA!

Atzoko eguraldi ederra aprobertxatuz, Aieteko parkera joan ginen goiza pasatzera. Primeran ibili ginen ahatei jana ematen, aldapetan pirikan ibiltzen, sorgina piruliñaren etxea ikusten eta parkean jolasten. Begira, begira...
Aprovechando el buen tiempo ayer fuimos al parque de Aiete a pasar la mañana. Anduvimos fenomenal dándoles de comer a los patos, dando vueltas piruletas por las cuestas, viendo la casa de la sorgiña Piruliña y jugando en el parque. Mirad, mirad...


2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

ZORIONAK MAIDER!

Pasa den igandean Maiderrek 38 urte bete zituen. Madalena txikiak ekarri zizkigun eta ooooso goxoak zeuden. Betiko bi abesti abestu genizkion eta Maider poz-pozik jarri zen. Zorionak Maider!


ZORIONAK AMAIA!

Amaiak ere hiru urte bete zituen pasa den ostiralean, hilak 26, eta bere urtebetetzea gaur ospatu dugu. Bi bizkotxo ekarri ditu, bata txokolatezkoa eta bestea normala, eta biak jan ditugu goxo-goxoak zeudelako. Zorionak Amaia!