2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

ZER PASAKO ZAIE BURUTIK?

Miren eraiketak egiten hasi zen gelako egurrekin eta bideoz grabatu genion prozesu osoa, baina zoritxarrez galdu egin dugu grabazioa. Hala ere, argazkiak eskura ditugunez, hemen jartzea pentsatu  eta, guri haur txiki bat hain konzentratuta ikustean beti datorkigun galdera zuei ere luzatzea bururatu zaigu: zer demontre pentsatuko du bi urte bete gabe duen Miren bezalako haur batek horrelako materiala erabiltzerakoan?
Miren empezó a jugar con las maderas y grabamos todo el proceso pero hemos perdido la grabación y hemos pensado poneros las fotos. Cuando vemos a algún/alguna niñ@ que no ha cumplido los dos años totalmente concentrad@ en una tarea, la pregunta que nos viene a la cabeza siempre es la siguiente: ¿Qué demontre estará pensando?


"Ui, egurtxo hau gurpil bat bezala mugitzen da! Ja, ja..."


"Egur hau zutik jarriko dut eta gainean... je, je..."



"... Gainean beste bi egurtxo hauek. Ui, ez dira erortzen! Ji, ji..."


"Egin dudan eraiketa honek segurua ematen du.
Mugitzen den gurpiltxoa hemen azpian jarriko dut urruti ez joateko! Ju, ju..."


"Hara, ez da erortzen! Artista bat naiz! Handitan arkitektoa izango naiz!
Ja, ja... je, je... ji, ji... ju, ju..."

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina