2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Pasa den larunbatean "Liburuaren eguna" ospatu genuen eta gaurko bideoan ikus dezakezuen bezala, gelan ere irakurzaletasuna sustatzen ahalegintzen gara. Gurasoak ere egunero duzue, zuen seme-alabak oheratzean eta baita beste uneren batean ere, irakurzaletasuna sustatzeko aukera paregabea IRRIA aldizkaria edota bestelako ipuinak baliatuz. Elkarrekin une goxoak igarotzeko aukera ematen du irakurketak eta, gainera, txikitatik irakurtzeak hizkuntza idatziaren funtzionalitateaz jabetzen laguntzeaz gain, seme-alabekiko lotura afektibo sendoa finkatzeko balioko du.

El pasado sábado celebramos "El día del libro" y, tal como podéis ver en este vídeo, en la ikastola también intentamos promover la "lectura". L@s padres y madres también tenéis la oportunidad de promoverla en casa tanto al acostar a vuestr@ hij@ como en otros momentos del día por medio de la revista IRRIA u otros cuentos. Os dará opción a pasar momentos agradables con vuestr@s hij@s, creando un vínculo afectivo muy fuerte  y además les estaréis ayudando a darse cuenta de la funcionalidad del lenguaje escrito.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina